Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Monday, 08 de May de 2006

Elliot Murphy Durangoko Plateruenan

Elliot Murphy musikaria aurten bigarren aldiz hurbilduko da Euskal Herrira. Zita, datorren maiatzaren 19an izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eta bertan aurkeztuko dena "Murphy Gets Muddy" bere azken lana izanen da.

Aurreko aldian, Bilbaoko Euskaldunan eman zuen kontzertua akustikoan izan zen eta bakarlari gisa aritu zen. Antza, merezitako arreta eskaintzen diogu kitarrajoelari gurean eskuko hatzekin kontatu ezin daitekezkeen adina aldiz egon baita.
Datorren asteko emanaldira banda osoa ekarriko du, "Elliot Murphy & The Normandy All-Stars" hain zuzen.

Ordua: 22:00
Sarrera: Aurretik: 12 euro Takilan: 15 euro

Por: Xabi eta Miren | Agenda | Comentarios (0) | Referencias (0)

Wednesday, 03 de May de 2006

Berri txarrak Europan zehar



Kontutan hartzekoa benetan, Berri Txarrak talde nafarra bere azken diskoarekin biltzen ari den arrakasta. Jaio.Musika.Hil lana udazkenean atera zen merkatura, AEBn produkzio eta nahasketa lanetan ordura arte aritu ondoren. Diskoarekin berarekin Euskal Herrian izugarri igo zen taldeak momenturarte zuen arrakasta, eta hemen ez ezik, estatu mailan ere oso kritika onak jaso zituen lekunberritarren diskoak.
Hau guztia gutxi bailitzan, neguan AEBn ere izan ziren ozeanoaren bestaldean ere zenbait kontzertu emanez. Orain berriz, berriro ere hemendik dabiltzalarik (ozeanoaren alde honetan) Europa zabalera egin dute jauzi beste hainbeste egin asmoz, hau da, kontzertuak eskeini asmoz. Maiatzaren 9an Munichen izango dira eta maiatzaren 10ean berriz, Frakfurten.
Indartsu dabil beraz hirukote nafarra.

Por: Xabi eta Miren | Musika | Comentarios (0) | Referencias (0)

Monday, 24 de April de 2006

Woody Allenek hirugarren filme bat egingo du Londresen

Lehen New Yorken baino errodatzen ez zuen zuzendari manhattandarrak badirudi gustoa hartu diola Europan errodatzeari. Etxetik kanpo egingo duen hirugarren filme hau hasiera baten Parisen grabatzekoa bazen ere, azkenean Londresen grabatuko da, Michelle Williams (Brokeback Mountain) protagonista izango duelarik.
Allenek Match Point bikainarekin egin zuen atlantikoaren bestaldera salto, eta horren ondotik bigarren bat ere bukatu du, hau ere Londresen, Scoop izenburupean eta Scarlett Johansson paper printzipalean jarrita.

Por: Xabi eta Miren | Zinema | Comentarios (0) | Referencias (0)

Monday, 24 de April de 2006

Pearl Jam Azkena Rock Festivalen

Pearl Jam gustoko duen orok seattledarrekin zita dauka irailaren 2an talde estatubatuarrak Gasteizeko aipatu festibalean emango duen kontzertuan. Eddie Vedder eta bereak Euskal Herrira egingo duten bisitaldia aste honetan baieztatu dute Azkena Rock Festivaleko antolatzaileek. Emanaldia Madril eta Bartzelonan emango dituztenen artean egongo da, beraz.
Hiru urte eta erdi zeramatzan Pearl Jamek diskorik kaleratu gabe. Bere azken lanak Pearl Jam du izena, beste barik, eta diskoa maiatzean kaleratuko bada ere, dagoeneko entzun dugu beraien lehen single-a den World Wide Suicide.
Horrela bada, taldearen hamabostgarren urteurrena beteko dute disko honen aurkezpena egiteko Estatu Batuetan hasiko duten mundu biran.
1991. urtean sortu zenetik, Pearl Jamek 60 milioi album saldu ditu eta estudioko zazpi disko, zuzeneko bi eta bi disko doble editatu ditu.

Por: Xabi eta Miren | Musika | Comentarios (0) | Referencias (0)

Friday, 21 de April de 2006

Napoka Iria bere lehenengo maketa grabatzera doa

Horrenbeste kontzerturen ondoren eta egindako lanaren ordainsari bezala Napoka Iria bikoteak estudioan sartzea erabaki du. Duela bi urte inguru hasi zuen bere ibilbidea, beti formatu akustikoan kontzertuak eskainiz, zenbaitetan gitarrak eta ahotsa entxufatu gabe ere.

Orain, momenturaino ibilitako bidearen testigantza gera dadin maketa bat grabatzea otu zaie. Zehaztu ez den arren, 6-7 kantuz osatutako maketa bat izatea aurrikusten dute eta grabaketa, asko jota, pare bat egunetan egingo dute.

(Zelako gogua dakaten cd propixua eukitzeko! buah!)

Por: Xabi eta Miren | Musika | Comentarios (1) | Referencias (0)

Búsqueda

Acerca de

Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.

Sindicación

Añadir a Feedness
RDF XML ATOM

Créditos

Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009