Jueves, 27 de octubre de 2005
Zinemara joateko bonoa hiru lagunen artean erosi eta gero, gastatu ere gastatzea komeni zela eta zinera abiatu nintzen.
Ez da erraza izaten filme espainiarrek nondik nora joko duten asmatzea (ala bai?). Nik, dena dela, nire filmari buruzko ideia eraikia nuen bada eta jakinmina sartu zitzaidan besaulkian eseri orduko.
Aspaldiko partez, pelikula zintzo eta jatorra ikusten ari nintzen sentsazioa izan nuen.
Princesas-ek, zuzenean errealitate gordina errepresentatzen du. Zuzendariak ikustarazten duen bi nesken bizitza ez da samurra baina ez dio errealitate berdaderoa izateari uzten. Gakoa, baina, nesken arteko elkarrizketetan aurki dezakegu. Gizakien jatortasuna ageri da. Inuzentzia apur batekin batera datorrenean are gehiago hunkitzen du ikuslea, sinpletasuna erraz domina dezake ikusleak eta hurbilagokoa egiten zaio filma eta honek aise lortzen du.
Eta hori du Princesas-ek oro har. Printzesak dira eurak, putak, eta horrez gain bizitzaren joan-etorrian egokitu zaizkienen zama dute lepo gainean. Horregatik da gogorra. Eta printzesak dira, printzesen ohiko inuzentzia eta sinpletasuna ere badutelako, bizitzaren aurrean sinplekeriak eman dezaketen baina bizi-legeak irakatsitako oinarrizko eta ezinbesteko arauetan sinisten dutelako.
Horregatik pelikula hau ikusteaz gain entzun ere adi-adi entzun beharrekoa da. Printzesei entzun egin behar zaielako, eurei jendeak entzun diezaien gustatzen baitzaie.
Por: Xabi eta Miren | Zinema | Comentarios (0) | Referencias (0)
Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com