Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Martes, 15 de noviembre de 2005

IKUSI ELIZABETHTOWN: EZ DA KATXONDEOA

Ez da betiko amodiozko istorio tipiko, amerikar, erraz eta txotxoloa. Benetan. Agian filmearen itxurak berak atzera bota dezake ikuslea: esate baterako kartela nahiko leloa da eta protagonistak eurak ere askori leloegiak irudituko zaizkie. Baina ez egin kasurik sortu ahal zaizkizuen aurreiritziei, filme honekin ez. Istorioa bera hauxe da: Drewk (Bloom) ia mila milioi dolarreko galera sortu dio bere enpresari 8 urteko bere proiektua gaizki irten ostean. Horrela ba, lanetik bota egiten dute, bere neskalagunarekin ere mozten duelarik eta nahiko frakasatu trauma hartzen duelarik. Honez gain Drewri aita hiltzen zaio eta bere gorpuaren bila amerikako beste puntara jo beharko du, Elizabethtown bere aitaren herrira. Bidai honetan azafata batekin egingo du topo (Dunst).
Zergatik ikusi nuen filme hau?Bada zuzendaria Cameron Crowe errealizatzaile ospetsua delako eta bere aurreko bi pelikula oso gustoko ditudalako: Jerry Maguire eta Casi Famosos (azken hau bestea baino gehiago, egia esan). Lan bi hauek ikusita azken hau ere parean gelditzen da nire ustetan. Gainera musika izugarria da Elizabethtownen: ikaragarria. Zenbat abesti on dauden, eta asko dira, ez pentsa. Musika da, beharbada oraindik ere konbentzitu ez ditudanentzat erakargarri izan daitekeena, hori bai, musika o ideia nirea bezalakoa dutenentzat. Zuzendaria bera, musika kritikoa zen lehen. zuzendari lanetan hasi aurretik (Casi Famosos filmean mundu hori 70eko hamarkadan nolakoa zen oso ondo erakusten digu).
Beraz, amodiozko istorio txotxoloa ikusi nahi duenak eta musika gustoko ez duenak ez dezala filmea ikusi, ez baita amodioa soilik, beste gauza askotaz (garrantzi berean jartzen dituenak) hitz egiten baita eta musika filmearen beste pertsonai bat bailitzan agertzen baita.
Elizabethtown: gomendagarria benetan.

Por: Xabi eta Miren | Zinema | Comentarios (0) | Referencias (0)

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Búsqueda

Acerca de

Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.

Sindicación

Añadir a Feedness
RDF XML ATOM

Créditos

Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009