Domingo, 27 de noviembre de 2005
Anoetako belodromora sartzeko euri azpian, bustita eta hotz ezin handiagoagaz pasatutako ordu biek (nik ordu bi, beste batzuk gehiago) merezi izan ebelakoa argi gelditu jakun Chris Martin eta bere taldeak eskeini euskuen ordu terdiko ikuskizun ezin hobeaz gozatu eta gero. Izan be, Coldplay-k emon eban espektakulua izugarria izan zan.
Belodromoko ateak zazpirak baino zeozer beranduago zabaldu ebezan, eta ordu haretarako sartzeko iladak baeukazan ehundaka metro. Barrura sartu eta beste ordu terdi inguru itxaron bahar izan genduan han bildutakook teloneruen aktuazinoa ikusi ahal izateko. Honeek hasi baino minutu batzuk lehentxoago non agertzen jakun Chris Martin teloneruen aurkezpena egiten, zelanbait esateko lotsa puntu bategaz bere aurkezle lanak zirela eta. Holan ba, Goldfrapp taldeak ordu erdiko ikuskizuna emon euskun, niri benetan gustatu jatana. Nik ez neban talde hau ezagutzen, baina joten hasi eta pare bat abesti ezagutzen nebazala konturatu nintzan (izugarria taldeko gitarrajoleak eukan gitarra transparente arraro ha). Goldfrappen doinu elektronikoen ostean, barriro be, beste ia ordu bete itxaron behar izan gendun Coldplay ikusteko. Bitartean ingurura begiratu eta benetan hurbil nengoala konturatu nintzen, eszenatokitik hamar bat metrora. Hau azkenean holan zala ikusi neban hamarretan zenbakien atzera kontu handi bat markatzen eban pantaila erraldoi baten aurrean Coldplay agertu zirenean. Orduan bai zaratak, txaloak eta saltuak. Pantaila erraldoiaren eta argien efektuak ezin ikusgarriago egon ziran eta soinua ere bikain. Baina onenak taldekideak eurak. Chris Martin abeslariak zenbat bider esango ete eban "eskerrik" kontziertuan zehar , benetan "eskerrik asko" esaten dala ohartu arte. "Joder que frio" be soltatu eban bapatean. IKuskizun guztian zehar askotan zuzendu jakun han gengozanoi abeslari ingelesa lelokeriak esaten. Tipo majoa zala pentsatu neban, eta batez be zuzenean ederto baten abesten ebana (gehi pianoa, gehi gitarrea).
Emondako musikari jagokonean X&Y azken diskoko kantak ez ezik beste diskoetakoak ere gustora jo ebezan, nik sikeran, ahoa zabal zabalik neukan bitartean. BUAA! esaten neutsien nire lagunei behin eta barriro. "Yellow" kantea joterakoan globo handi hori batzuk be bota ebezan publikora (ez dakit nondik).
Hamaikak eta laurdenetarako abeslariak alkandoreagaz apurtuta eta izerdiz blai baioiazala esan eban, noski, gero hortik minutu batera barriro urten eta beste hiru edo lau kanta joteko. Azken txanpa horretan entzun ahal izan genduzan "in my place" , "Fix you" edo euren azken single-a. Zirraragarria benetan azken zati hau, uleak puntan jartzekoa: Chris Martin gradetara igonda jendartean abesten, eszenatoki gainetik neska baten mobila hartu eta bertara abesten... "Fix you" izan zan agurrerako kantua. Honen ostean txalo zaparrada jasotzen eben bitartean Coldplayko lau kideek argazki kamarak hartu ebezan eta bertatik belodromoko jendetzari egin eutsiezan argazkiak; gero kamarak hartu eta publikora bota ebezan. Laurak be ederto portatu ziran, majo- majo.
Holan ba joan jakuzan ikustekoak, eta niri labur egin bajatan be (izan be ordu terdi gauza laburra da ez?) asetuta urten nintzan barikuko gau euritsura, jo beharreko guztiak jo ebezalako setsazinoagaz. Zuzeneko ezin hobea, benetan.
Ia, orduan, noz egiten daben beste bisita bat Euskal Herritik, horra be joango naz eta.
Por: Xabi eta Miren | Musika | Comentarios (1) | Referencias (1)
Nere blogean komentau neban moduan 3 momentu azpimarratuko nituzke kontzertu guztitik:
1 - Clocks abestiko pianoa zuzenenan entzutea.
2 - Fix You-ko azken zatiak, laurak batera estribilloa kantatzen dutena.
3 - Belodromo guztia In My Place abesten.
Benetan ona.
Mikel
erral | 30-11-2005 12:06:14
URL para referencias o trackbacks
Concierto de Coldplay en Donosti en goikoetxeta.com | 2005-11-30 11:22:51
[...]
Blog de Coldplay en Make Trade Fair: San Sebastian
Blog de Errals: Concierto de Coldplay en Donostia - San Sebastián
29A: Coldplay X&Y Tour San Sebastian
Creative Minds: Kaixo Donostia
Blog de Ilargi: The Scientist
Blog de Izaeus: C [...]
Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com