Lunes, 02 de enero de 2006
Eremulauak.com web orrialdearen lehen urteurrena ospatzeko jaialdi paregabea antolatu dute datorren larunbatean; Atom Rhumba, Zea Mays eta Split 77 musika taldeek gaua borobilduko dute.
Jadanik urtebete sarean eta ezin esan gaizki joan zaienik eremualuakekoei. Hala nola, literatura, zinea eta, nola ez, musika dituzte hizpide. Hasierako web orritik oraingora aldaketak nabari dira. Atal berriak sartu direla ikusi da eta orriaren diseinua ere berria da.
Jaialdia hil honen 7an izango da eta urteurrena ospatzeaz gain, indarberritzeko ere balioko die. Horregatik, ez dira motz geratu ez programazioan, Atom Rhumba, Splitt 77 eta Zea Mays, ez eta aretoa aukeratzeko orduan, aspaldian bizi-bizi dabilen Durangoko Plateruena Antzokia.
Ez gadu festi edar hau ta segi Durangora datorren sapatuan!
Por: Xabi eta Miren | Musika | Comentarios (0) | Referencias (0)
Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com