Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Lunes, 09 de enero de 2006

Urte berria

Urte berriari hasiera emateko, goitik behera prestatzen dugu geure burua. Ez digu axolik dirua barra-barra xahutzeak. Badirudi pertsona bezala ere aldatu egingo garela, eta dena askoz ere hobeto joango zaigula urte berriaren zama zein pisutsua den ahazturik.

Urtea berria dator bai, eta berriak dira ere batek baino gehiagok hartzen dituzten asmoak jarrera aldatzeko, helburu berriak (edo aurreko urtetik bete gabeak) betetzeko.

Nik neuk ere, badut betetzeko asuntu bat edo bi. Esaterako, autoko karneta ateratzearena. Nerea ordea, ez da urteen joan etorriak sendatuko duen zerbait. Nerea, alpergurea da, urteak joan urteak etorri, hil artean nerekin eramango dudana. Ezin esan urte berriak datozen heinean nere nahia berau gainditzea ez denik. Gainera, gainditu ezean amak arrazoia duela onartu beharko dut erremediorik ez dudala esatean (beste behin). Hori bai, espero dezagun karneta aurten ateratzea, eta ahal bada apirilia aurretik, eta ez naiz bakarra. Badakit txofer izateko bidean jende asko dagoela urte berri honen laugarren hilabeteari so eginez.

Por: Xabi eta Miren | Gogoetak | Comentarios (0) | Referencias (0)

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Búsqueda

Acerca de

Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.

Sindicación

Añadir a Feedness
RDF XML ATOM

Créditos

Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009