Viernes, 13 de enero de 2006
Elliot Murphy musikari estatubatuarra Bilbaoko Euskalduna Jauregian izango da datorren igandean, hilak 15, bere esanetan bere "lanik harrigarrienetakoa" aurkezteko, "Soul Surfing" izeneko diska.
Iaz, "Rainy Season" lana aurkeztu zuen eta aurten ere, talde berbera izango du berarekin: Kenny Margolis, pianoan, hammond-ean eta sintetizadoreekin arituko da, eta Ernie Brooks, baxuan.
Horrez gain, oraingo honetan Olivier Duranden kitarra akustikoaren laguntza izango du Euskal Herrian emango duen kontzertu bakarrean.
Kontzertuari bukaera emateko bi bateria jotzaile izango dira taulagainean agertuko direnak: Florent Barbier eta Danny Montgomery (Concrete Blonde taldeko kide ohia).
Ezin esan Euskal Herria gustuko ez duenik, izan ere, ez da bisitatzen gaituenlehenengo aldia. Iaz, ere bisita bat baino gehiago egin zigun eta horien artean Bilbaoko Euskaldunan eman zuen emanaldia.
Kitarra jole amerikarraren ile urdinak ez zaitzatela atzera bota, rock´n rollaz hegan egin, gozatu eta flipatzeko aukera ezinhobea baita. Dena dela, seguru laster bueltan izango dugula...
Por: Xabi eta Miren | Agenda | Comentarios (0) | Referencias (0)
Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com