Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Sábado, 14 de enero de 2006

Charlie


"Charlie y la fabrica de chocolate". Ona. Tim Burton. Bikaina. Johnny Depp. Bikaina.
Ikaragarria iruditzen jat bai zuzendariak eta bai protagonistak daukien abilezia. Lehenak filmearen lehen fotogramatik pelikulea berak eginekoa dala argi izten deuskulako beti, igarri egiten dalako.
Bigarrenak barriz, filmerik filme egiten dauan itxuraldaketea izugarria da, pertsonaia eszentrikoak inork baino hobeto interpretatzen dauazalarik.
Euren bosgarren filmea batera da "Charlie y la fabrica de chocolate". Aurretik batak besteagaz, "Eduardo Manostijeras", "Ed Wood", "Sleepy Hollow" eta "La novia Cadaver" egin dabez, bata bestea baino bereziagoak danak.

Roal Dahlen kontuaren moldaketa den azken filme hau ikustean baina, besteekin gertatu ez jatana pasatu jatan. Filmea amaitu eta umeentzako soil-soilik egindako pelikulea zalako gorputzaldiagaz altxatu nintzan sofatik. Umeak protagonista, umeentzako mezuz betetako istorioak, umeen gustorako animalia langileak. Umeentzako. Bai.
Halanda be, ume ez diranentzat be entretenigarria dalakoa daukat. Hori ba. Istorio entretenigarria dala, beste barik.

Baina ni benetan txunditu nauena filmearen beraren estetika da. Ze ona! Pertsonaiak ezin hobeto itxuratuta dagoz, danak, eta tokiaren errekreazioa benetan be paregabea. Hau da egia esan, filmea ikusteko bultzagarri nagusia nire ustetan: zelan dagoen eraikita ipuin baten emon ahal diran fantasien mundua. Koloreak, eraikinak,...dana ezin hobeto.

Beraz pelikulea ikusteko parada izan ezkero, ikusi egizu, ez dozu ezer galtzen eta. Hori bai, umeak berez gorroto badozuz, umeen filmeak gorroto badozuz eta gainera, txokolatea gustoko ez badozu, okurritu be ez jatzula egin pelikula hau ikustea. Egin kasu.

Por: Xabi eta Miren | Zinema | Comentarios (0) | Referencias (0)

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Búsqueda

Acerca de

Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.

Sindicación

Añadir a Feedness
RDF XML ATOM

Créditos

Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009