Lunes, 16 de enero de 2006
Sen taldeak utzi zion musika egiteari hiru disko atera ostean. Hala ere, gogoan izateko bezalako kantuak utzi zizkigun jardunean ibili zen bitartean. Guk 2000. urtean kaleratu zuten izen bereko beraien lehen diskotik ondorengo hau aukeratu dugu, kantu benetan polita izateaz gain letrak ere izugarri ederrak dituelako.
Hauxe da kantuak dioena:
Atzo gaur bihar zan
eta ametsak
betetzeko egun bat
gutxiago
Denboraren eskutan
eta erlojua
astiro edo azkar
aurrera
Urte bat ulertzeko
Alcala Meco-n
izan den presoari
galdetu
Hilabete bat zer den
haurdun dagoen
neska gazteari
galdetu
Ordu bat ulertzeko
elkartzekotan
dauden bi maitaleri
galdetu
Segunduak zer diren
azkenengo hatsa
galdu duenari
ez galdetu
"Oroitzapenak
ahaztu ahal badira,
etorkizuna
gogoratu dadila"
Orainak lehena
atzean uztean
bide berri bat
hasten da.
Por: Xabi eta Miren | Musika | Comentarios (0) | Referencias (0)
Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com