Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Viernes, 20 de enero de 2006

Anari, zuri edo beltz, grisik ez

Izan ere, marratuta datorkigu Anari bakarlari azkoitiarraren azken lana: "Zebra". Askorentzat 2005eko diskorik onena izan da bakarlariaren azken lan hau, eta ezin esan onenen artean sar ez daitekeenik.


Habiak-ek, 2000an kaleratua, lehenengo diskarekin hasi zuena borobildu zuen: ahotsaren espresibitatea, bibrato emotiboa eta letrak zein baino zein sakonagoak, hunkigarriagoak, gitarra akustikoak leundurik. Rock de Lux aldizkariko 2000. urteko estatu mailako hamaikagarren diska onena aukeratua izan zen.

Ondoren, Petti bakarlariarekin batera Pil-Pil Sessions kaleratu zuen eta urte batzuk itxaron behar izan zituzten jarraitzaileek bere bakarkako hurrengo diskaren zain.

Horrela ba, heldu zaigu jada azken diska dastatzeko aukera. Hasieratik bukaerara arte borobila. Iluntasunetik argira bidea egiten du zebra-rekin, egunen joan etorrian kontsumitzen eta eusten gaituzten loturetatik askatu eta aurrera begiratzen du azkoitiarrak.

Anarik berak aitortua da diska hau ziklo baten amaiera dela (beste baten hasiera agian???). Zebra-k bere ahotsaren mugak ezagutzeko balio izan omen dio.

Segundu bakarrean gorputz osoa oilo-ipurditu dezake neska honek, zebra-ipurditu esan al dezakegu?


Diska eskuratzea ezinbestekoa. Beharra baita ere, bere Zebra Tour 2006ko emanaldiak jarraitzea. Hona hemen bere emanaldien agenda:
2006-02-05 Mataderoa
2006-02-11 Azkena Gasteiz
2006-02-21 Gazteszena Donostia
2006-03-10 Arriola Elorrio
2006-03-18 Bonberenea Tolosa
2006-03-30 Kafe Antzokia Bilbo

Por: Xabi eta Miren | Musika | Comentarios (0) | Referencias (0)

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Búsqueda

Acerca de

Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.

Sindicación

Añadir a Feedness
RDF XML ATOM

Créditos

Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009