Domingo, 22 de enero de 2006
Berri Txarrak talde nafarra gogor ari da bere bostgarren lana den azken disko honekin. Estatu Batuetan grabatu zuten Jaio.Musika.Hil (Gor), bertan Ed Rosek nahastu zuen lana, datu esanguratsua benetan, kontuan izanik tipo hau The Get Up Kidsekin edota Kurt Cobain berarekin ere aritu izan zela lanean. AEBn eman dituzte kontzertuak azken aldian baina orain Euskal Herrian daude, nahiz eta ez luzerako, otsailean bertan beraien diskoa Madril eta Bartzelonan aurkeztera doaz eta.
Kritika oso onak ari da jasotzen orain hirukote den (lehen lau kide ziren) Lekunberriko taldearen azken diskoa. Besteak beste, Mondo Sonorok.
2005eko disko onenari saria eman dio, eta hainbat dira estatu mailako lan onenen artean kokatzen duten ranking-ak(estatuko urteko hardcore diskorik onena dela ere badio horietako batek).Kontutan hartzekoa beraz, talde honek daraman abiada, batez ere azken lanarekin bizitu dena.
Eskeiniko dituzten kontzertuei dagokienean, emanaldirik behinena hilaren 27an Biarritzen emango dutena da.
Por: Xabi eta Miren | Musika | Comentarios (0) | Referencias (0)
Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com