Domingo, 22 de enero de 2006
Oscarretara begira dauden, zeresan handia duten filmeetariko bi estreinatu dira asteburu honetan Euskal Herriko pantailetan.
Biak ere sona handia hartu dute azken hileetan. Bata, jada aski ezaguna bihurtu den "Brokeback Mountain", bestea berriz, nobela famatuaren adaptazioa den "Memorias de una geisha".
Lehenari dagokionean, esan behar Annie Proulxen testuetan oinarritutako istorioa dela, Ang Lee zuzendari taiwandarrak zuzendua eta 60ko hamarkadan hasi eta 20 urte iraungo duen bi cowboy amerikarren arteko amodiozko istorio homosexualaren gainean hitz egiten duena. Dagoeneko bere ditu pelikula honek filme eta zuzendari onenari Golden Globe sariak, abesti onenari eta gidoiari eman dizkiotenez gain.

Bigarrenak, ostera, japoniar neskatxa batek ume izatetik geisha famatu izatera bizi dituenak kontatzen ditu. Zhang Ziyi aktore txinatarra du besteak beste, protagonistatzat, eta Rob Marshall amerikarrak("Chicago")zuzendua dago.
Honek ere nominazioak izan ditu aipatuitako Golden Globe sarietan, Zhang Ziyi protagonistarenak esaterako
Aipatu behar, baite ere, datorren astean Steven Spielbergen "Munich" filmea estreinatuko dela, sarietarantz bidea hartua duen beste produzioetako bat.
Por: Xabi eta Miren | Zinema | Comentarios (0) | Referencias (0)
Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com