Martes, 31 de enero de 2006
Batzuk sorpresa, beste batzuk ezta gutxiago ere. Lehenengoaren taldean sailkatuko genuke Crash filmea, nolabait ezustekoa ekarri duen pelikula, Clint Eastwoodekin lan egin ohi duen gidoigileak zuzendari legez egin duen estreineko lana (zuzendari onenaera ere izendatua dago).
Bestelakoak espero genituen: Brokeback Mountain da izendapen gehien dituena; atzetik Capote, Munich, Crash eta Good Night and Good Luck doazkio filme onenari oscarra kendu nahiean.
Aktore eta aktoresei dagokienean sorpresa handirik ez, aurretiaz emandako sariek eman dute eta gertatuko zenaren berri.
Kiniela bat? Filme onena Brokeback Mountain izango da, eta zuzendari onena berriz Ang Lee. Aktore onenari oscarra Philip Seymour-Hofmani emango diote eta aktoresa onenari Felicity Huffmani. Edo igual ez.

Por: Xabi eta Miren | Zinema | Comentarios (0) | Referencias (0)
Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com