Viernes, 10 de febrero de 2006
Egunerokoarekin nazka-nazka eginda nago. Izaki arrarotzat daukat nire burua lagunak ikusi ere ez ditudalako egin nahi..ez dakit zer ariko zaidan pasatzen...baina normala ei da "bizitza honetan" horrelako "break"-en beharra izatea.
Eta jendeak diosta: "miren, gogoan izan txiki-txikia zinenetik pertsona berberek osatu dutela zure ingurunea eta azkenean, lagun egin zareten horien artean elkarri egokituz giro bat sortzen da".
Bai noski. Baina ni, errudun sentitzen naiz, lagunei bizkarra emango banie moduan eta gogotik ezin ditut aldendu euren aurpegi triste eta apenatuak nire burutapenen berri jaso izango balute lez.
Kuadrilek fase, aro, etapa, aldi, garai mordoa eta era guztietakoak pasa ohi dituzte bai, eta pasa pasa egiten dira.
Ordea, kuadrilari indarra eta taldearen kohesioa bultzatzen duena, hondoan eta bigarren planu batean baina denbora guztian presente ageri den kuadrilako giroa da, kuadrilaren izaera ere badena eta talde barneko jokabide arautuekin hertsiki loturik datorrena (arauak ezagutu ezean nekez lortuko da konexio zuzena bertako indibiduekin).
Arazoa dator giro hori egonkortu eta jada graziarik egiten ez dizunean eta zinez ari naiz monotoniak jan egin nauela esatean zeren EZ ZAIZKIT NIRE KUADRILAKO GRAZIAK GUSTAZEN. Eta ez! Ez ditut gustoko. Arreikusgarria daitekeenaren misterio guztia galtzen denean bezalaxe nire kuadrilako graziak jakinminik pobreena deusezten didate. Askotan, desesperantea eta eramangaitza benetan.
Horregatik, esango nioke jende guztiari horrelako momentu baxuetan monotoniari aurre egiteko lagun berriekin ibiltzea baino gauza hoberik ez dagoela! "Bizitza honetan", gauza gehiago egiteko daudelako eta betiko lagunekin egingo duzuna badakizulako zer izango den. Frogatu sentsazio berriak eta isolatu zaitez zabaldu ahal zaizun mundu horretan orain artean isolatu zaituen mundutik urrun! Adiskide berriak egiteak, kuadrilan zure rol horren errotua desagertzeko aukera emango dizu, zu gizakia zaren heinean aldaketak jasan dituzulako eta adiskide berri horiei zure pertsonaren irudi berriago eta freskoago bat eskaini ahal diezulako.
Horrek freskaraziko baitigu adimena, gorputza eta gauzarik garrantzitsuenetakoa: egunerokoa.
Por: Xabi eta Miren | Zinema | Comentarios (0) | Referencias (0)
Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com