Sábado, 18 de febrero de 2006
Sarritan deskubritu ohi dugu musika berria: talde bat, bakarlari bat... Ezagutza horren ondorengo egunetan eguna bera entzuten eman ohi dugu, kantuak behin eta berriro jarriz. Nire azken deskubrimendua Janis Joplin abeslari bakarlari amerikarra izan da. "A zelako deskubrimendua" pentsatuko du abeslaria orain dela urteak ezagutzen duten askok. Baina nik aste honetan entzun dut lehenbizikoz lagun batek gustatuko zitzaidalakoan grabatu didan 60ko hamarkadan lehenbizi Big Brother and The Holding Company taldearekin eta 68tik aurrera bakarka arrakasta ezagutu zuen abeslariaren azken diskoa: Pearl. Ikaragarri ona benetan.
Gaur ere esan didate badirudiela ez zaizkidala nire aitite-amamak baino gazteagoak izan daitezkeenen musikariak gustatzen. Horrenbesterako ere ez da.
Ba bai, Janis Joplin. Berak ere ez zuen ezagutu bere azken diskoa izan zen Pearl hura, 70eko urrian heroina sobredosi batek bere biziari amaiera eman baitzion Hollywoodeko hotel batetan, diskoa kaleratu baino hile batzuk lehenago. "Hain ondo sentiarazten zaituen zerbait ezin daiteke txarra izan" zioen abeslariak drogei buruz hitz egitean.
Por: Xabi eta Miren | Musika | Comentarios (0) | Referencias (0)
Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com