Martes, 28 de febrero de 2006
One More Time beraien azken lanaren aurkezpenerako dituzten kontzertuen artean dago martxoaren 2an La Kinky Beat talde kataluniarrak Bilbon emango duena.
Bere bigarren diskoa dute hau, 2004an kaleratutako estraineko lana zen Mas de lo mismoren atzetik.
Toots & The Maytals edo Bob Marleyren reggae soinuen, Manu Chao eta bere Radio Bembaren estilo mestizoaren, baita punk soinuen eragina dutela diote taldekideek beraien musika sortzerakoan, aldi berean Amparanoia, Macaco edo Ojos De Brujok egiten duten lana ere hurbil dutelarik.
Bartzelonako taldearen kontzertua, beraz, eguen honetan martxoak 2 izango da Bilboko Kafe Antzokian gaueko 22tik aurrera, The Solanos talde euskalduna teloneru lanetan ibiliko delarik.
Por: Xabi eta Miren | Agenda | Comentarios (0) | Referencias (0)
Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com