Martes, 28 de febrero de 2006
Dan Brownen best selleraren zinemarako adaptazioa estreinatuko da udaberrian Cannesen urtero egiten den zinema festibalean, aurten bere 59. edizioa beteko duena.
Ron Howard iparramerikarraren zuzendaritzapean egin den produkzio honek ikusmira handia sortu du liburuak berak izan zuen arrakasta dela eta.
Filmea Tom Hanks, Audrey Tautou eta Jean Renok protagonizatzen dute, besteak beste.
Pelikula sail ofizialetik kanpo aurkeztuko da, hala ere, eta Canneseko estreinu honek filmea Frantzia osoan estreinatzea ekarriko du egun berean, maiatzaren 17an. Bi egun beranduago etorriko da The Da Vinci Coderen mundu estreinaldia.
Por: Xabi eta Miren | Zinema | Comentarios (0) | Referencias (0)
Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com