Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Lunes, 06 de marzo de 2006

Brokebacken Crasha: Oscarrak 2005

Bart eman ziren munduko zinema sari garrantzitsuenak: Oscarrak. Aurtengo edizioan faborito argia bazegoen ere, Brokeback Mountainek ez du espero bezain arrakasta lortu eta hiru bider baino ez dira igo Brokebackekoak Kodak Theatre-eko eskenatokira sari bila. Hala ere, jaso d¡tuzten sariak benetan garrantzizkoak izan ziren: egokitutako gidoi onenarena, zuzendari onenarena eta soinu banda onenarena. Filmeko aktore aktoresek, beraien aldetik, esku hutsik egin dute Kodak eta gerora egiten diren luxuzko festen arteko ibilbidea.

Gaueko sorpresa, egia esan bakarra, Los Angeleseko arrazakeriaren gainean hitz egiten duen Crash filmeak eman zuen, filme onenari Oscarra lortuz asko eta askoren aho zabalaren aurrean (sari emaile zen Jack Nicholson berarena, kasu).

Aktore printzipal onena aurten Phillip Seymour-Hoffman izan da, pronostiko guztiak betez; aktoresa onena berriz, Reese Witherspoon (guk Morokillen Felicity Huffman izango zela esan bagenuen ere).
Bigarren mailako aktore-aktoresen sariak, George Clooney (Syriana) eta Rachel Weiszek (The Constant Gardener) irabazi zituzten. Lehena gaueko protagonista nagusietariko bat izan zen bere Good Night and Good Luck horrekin hainbat sarirako izendapenak jaso baitzituen; hala ere, filme honek ez du sari bakarra ere irabazi.

Munich eta Good Night and Good Luck, esku hutsik etxera eta Alberto Iglesias donostiarra ere bai (The Constant Gardener filmeko soinu bandarengatik izendatua).

Aipagarria da aurten pelikula independenteek izan duten pisua Oscarretan. Datu esanguratsu bat: Independent Spirit Awards (zinema independenteko garaikurrak, normalean Oscarretako glamourretik nahiko aldenduak) eta Oscarretako sail nagusietako izendatuak berdin-berdinak izan dira aurten. Beste datu bat: filme onenerako bost izendatuen artean ez dute lortu The Chronicles of Narnia filme bakarrak takillan lortutako dirutza.
Aldatzen ari ote da Hollywood?

Por: Xabi eta Miren | Zinema | Comentarios (1) | Referencias (0)

Comentarios

AUPA NAPOKA HIRIA!!! Berriro ere erakutsi duzue zer egiteko gai zareten. Durangon ahozabalik geratu ginen denok, eta gaur oiloipurdia jarri zait berriro ere. Ea zuen diskoa kaleratzen duzuen ahalik eta azkarren. Zuen gitarra akustikoa eta Mirenen ahots goxo-zoragarri horrek liluratuta gauzka. Segi horrela!!!

beasaindarra | 09-03-2006 11:00:38

Comentar


Recordar datos

Búsqueda

Acerca de

Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.

Sindicación

Añadir a Feedness
RDF XML ATOM

Créditos

Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009