Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Domingo, 26 de marzo de 2006

Mother Superior: Santana 27ko ama nagusia



2006ko Noise On Tour Rocks festibalak hiri asko batu ditu bere ibilbidean, besteak beste batzuk aipatzearren, Bartzelona, Berlin, Amsterdam, Ponferrada, Madril, Zurich eta abar luze bat.

Euskal Herritik pasatzeko parada ere izan zuen hain zuzen, Bilboko Santana 27 salatik. Jaialdiak bi egun iraun zituen. Ostiralerako kontzertuetara jende andana hurbildu zen, ez zen gutxiagorako The Cynics, The (International) Noise Conspirancy eta Bevis Frond kartelean ikusita.

Larunbatean hurbildu ginenak, (ia inor ez), Kuraia, Mother Superior eta Federation X ikusi ahal izan genituen. Kartelean erregeak Kuraia ziren antza, Mother Superior eta Federation X -ek jarraituak hurrenez hurren.
Ordea, hori esan eta lasai geratuko denik ez dago.

Lehenengoak Federation X izan ziren eta ondoren etorri ziren Mother Superior. Azken hauek, Los Angelesen sortutako hirukotea da eta heavy-soul musika egiten hasi zen 80ko hamarkada bukaera aldera. Taldeak 2002an, jendeak ezinezkotzat zuena, aurreko diskak gaindituko zituen lan berria plazaratu zuen: "Sin". Honen indarra zuzen-zuzenean transmititu ziguten Jim Wilson, Markus Blake eta Jason Mackenrothek taldekideek.

Soinu indartsuz hasi zuten kontzertua. Ordea, garbi-garbi egina eta akatsik gabea, ordenatua zirudiena. Jim-ek, gitarrari ateratako melodiak protagonismo osoa zutela zirudienean, ahotsaz soul doinuak gehitu ziezaiokela frogatzen zigun, Markus baxujolearen koroak ere ezinbestekoak kantuak gehiago borobiltzeko. Ondorioz, denok barrena rock and rollak aztoratuta izan genezan lortu zuten, kontzertu paregabea.

Horien ostean, beraz, Kuraia. Kuraiak, "Piztu da piztia" azken diskako abestiak jo zituen eta baita gehienok gogoan ditugun "Kea" edo "Egunsentian" lehenengo diskako perlak ere. Kuraiagatik, beti esan izan da zuzenean ikusteko taldea dela eta eskenatokira igo bezain laster ikusi zen horren jakinaren gainean zeudela. Mother Superior-en kontzertuaren ostean argi zegoen zaila izango zela horrelakorik gainditzea eta Kuraiakoei ez zitzaien miraririk etorri. Kontzertua hasi eta "Vaya mierda" zioen jendeak. Fernandori ez zitzaion bat ere entzuten eta gainontzean pasatzen ari zena zarata eta konfusio hutsa zen. Eta soinuaz gutxi dakigunori, zaila egiten zaigu horrelako kritika bat egitea baina horren ebidentea denean ezin isilik geratu. Fernandok, "Bueno, gracias a los dos grupos que nos han teloneau, Federation y Mother Superior"... Ea hurrengo batean kuraiakoak beste telonero flojotxoago batzuekin ikusteko aukera dugun, agian ez zaigu horren entzungaitza egingo. Boluetan behintzat, argi geratu zen ama nagusia bakarra eta "superiorezina" zela.

Por: Xabi eta Miren | Agenda | Comentarios (0) | Referencias (0)

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Búsqueda

Acerca de

Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.

Sindicación

Añadir a Feedness
RDF XML ATOM

Créditos

Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009