Lunes, 27 de marzo de 2006
Natalie Portman da Alan Moore eta David Lloyden izen bereko nobela grafikoaren zinemarako adaptazioaren protagonista, Hugo Weavingekin (Matrix trilogiako Smith agentea) batera. Azken honek egiten du Vrena, etorkizuneko Londresen ezarrita dagoen estatu sistema totalitario eta zapaltzailearen aurka erasoan diharduen aktibista maskaradunarena, hain zuzen.
Portman berriz, filmeko neska da, Vk heriotzatik salbatuko duena.
Filmearen haria nolabaiteko eraso biolento edo terroristetan oinarritua egonik, polemika bizia piztu du, batzuk terrorismoari apologia egiten diola uste baitute. Alan Moore berak ere, hasieran proiektu honi lotuta egon bazen ere, gerora ezadostasunak zirela eta utzi egin zuen.
Filmearen estreinaldia azaroaren 5erako planifikatua bazegoen ere, Londresen uztailean emandako eraso terroristek estreinua orain arte atzeratu dute.
V for Vendetta apirilaren 7tik aurrera izango dugu ikusgai zine aretoetan.
Por: Xabi eta Miren | Zinema | Comentarios (0) | Referencias (0)
Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com