Lunes, 17 de abril de 2006
"Lotuta egon arren" izeneko bigarren diska plazaratu ondoren eibartarrek kontzertu asko eskaini dituzte Euskal Herriko taberna, antzoki zein gaztetxeetan.
Diskoak zuzenean eman zezakeena ondo baino hobeto frogatu eta gero boskoteak kantuen konposizio originalari buelta eman nahi izan zion. Horrela, azkenaldian Kokeinen kontzerturen batera joan denak igarriko zion kantak goitik behera aldatuta, egiturak, doinuak zein armoniak eraberrituta daudela.
Taldeaz dugun azken berria Elgetako Kafe Antzokian jo zuten kontzertua dugu. Izan ere, kontzertu akustikoen bira oroimenean baino gera ez zedin Elgetako kontzertua grabatu egin zuten.
DVD hau noiz plazaratuko den jakiteke dago oraindik baina akustikoan Kokeinen musika nolakoa den ikusi nahi duenak ostiralean Añorgan emanen duten kontzertura hurbiltzea baino ez du.
Por: Xabi eta Miren | Agenda | Comentarios (0) | Referencias (0)
Bitakora honetan aktualitateko gaiez gain, musika eta zinea lantzen saiatuko gara.
Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com